'Tripakiak' emango du gaur eta bihar Donostian Ama-2 antzerki taldeak

Poltsikoko Antzerki Sorkuntzako saria irabazi zuen Maialen Fautoux eta Arantxa Hirigoienen obrak

Haurdun diren bi aktorerekin, haurdunaldiaz dihardu obrak. BOB EDME.
Erredakzioa
Donostia
2011ko azaroaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Donostia Kulturak antolatutako Poltsikoko Antzerki Sorkuntzako sariaren bi irabazleetako bat, Ama-2 taldearen Tripakiak, gaur estreinatuko dute, 20:00etan, Donostiako Egia auzoko Le Bukowski tabernan, eta bihar izango du bigarren emanaldia, 19:30ean, Amara auzoko Via Flora ostatuan. Lapurdin eta Nafarroa Beherean izango dira hurrengo emanaldiak: Larresoron hilaren 10ean, Arbonan 18an, Baionan 19an eta Donibane Garazin 26an.

Maialen Fautoux eta Arantxa Hirigoienek sortutako lana da Tripakiak, eta haiek dira aktoreak ere. Biak haurdun daude, eta hardun diren bi emakumeren gorabeherak ditu kontagai obrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.