Kritika. Musika

Tozibabe

Tozibabe
2025eko urtarrilaren 26a
04:30
Entzun 00:00:0000:00:00

TOZIBABE

'Discography 1984-1986'
Diskoetxea: Deanwell Global Music.

Thurston Moore Sonic Youtheko taldekide ohiaren aburuz, bilduma hau 2024ko diskorik onena da; alegia, duela berrogei urte Esloveniako punk tankerako hiru emakumek grabaturiko diskografia osoa. Taldearen proposamena AEBetako hardcorearen, Britania Handiko anarkopunkaren eta Kalifornia aldeko punk gotikoaren inguruan ardazten da, eta emaitza burmuin oro frijitzeko erregaia da, urratzailea eta lotsabakoa. Mooreren hitzetan, «gauza batzuk denboraz kanpokoak dira, eta bilduma honek denboran atzera egin eta Liublianako kaleetan bizirik eta punk egoteko gogoa ematen dizu». Bertan jasotako 26 napalm bonbak Trumpen inperio zaharberritua errausteko erabil litezke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.