Just Stop Oil talde ekologistako bi kidek tomate zukua jaurti diote Van Goghen Eguzki-Loreak artelanari, Londresko National Galleryn. Jarraian, haien eskuak hormara ere itsatsi dituzte. Protesta moduan egin dute, Erresuma Batuan erregai fosilen hobiak ustiatzearen aurka. «Zerk balio du gehiago? Arteak ala bizitzak? Janariak baino gehiago balio al du? Justiziak baino gehiago balio al du?», galdetu du aktibista bietako batek. Are gehiago ere gehitu dute: «Kezkatuago zaudete artelan baten segurtasunagatik planetarenagatik baino? Bizitzaren kostuaren krisiaren parte da petrolioaren krisia». Sare sozialetan entzutea eskuratu du ekintzak.
Poliziak informatu du National Galleryra bertaratu eta bi aktibistak atxilotu dituela, «kalteak eta jabetza bortxaketa» egotzita. Artelana bera ez da kaltetu, beira batek babesten baitu Eguzki-loreak, baina haren markoa zikintzea lortu dute.
Bi aste daramatza Just Stop Oil taldeak mobilizazioetan, Londres aldean. Joan den astean, bada, ehun lagunetik gora atxilotu zituzten autoritateek elkarte ekologistek deitutako mobilizazioetan.
🥫 JUST STOP OIL SUPPORTERS CHOOSE LIFE OVER ART 🥫
— Just Stop Oil âš–ï¸ÂÂÂÂÂÂÂðŸÂÂÂÂ’€ðŸ›¢ (@JustStop_Oil) October 14, 2022
ðŸÂÂÂÂÂŽ¨ Human creativity and brilliance is on show in this gallery, yet our heritage is being destroyed by our Government’s failure to act on the climate and cost of living crisis.#VanGogh#FreeLouis#FreeJosh#CivilResistancepic.twitter.com/gXXGLsi0ej
Azken hilabeteotan, artelan ezagunak helburu gisa hartu dituzte ekintzaileek, horien bidez oihartzuna lortzeko.
Joan zen igandean, Pablo Picassoren margolan bati eskuak itsatsi zizkioten bi ekintzailek Melbournen (Australia). Nazioarteko Extinction Rebellion mugimenduko kideak ziren, eta azkar gogortzen den itsasgarria erabili zuten Sarraskia Korean margolanari lotzeko, Victoriako National Galleryn. Klima kaosa = gerra + gosetea mezua zuen pankarta bat zabaldu zuten. Preso eraman zituzten, baina berehala askatu zituzten, kargurik gabe. Izan ere, ez zuten margolana kaltetu, plexiglas xafla batekin babestuta zegoelako. Ekintzaileek gero esan zuten, bazekitela margolanak plastiko bat zuela eta zutela artelana kaltetzeko asmorik.
If you think this is disruption, wait till you see #ClimateCollapse. @XRebellionAus@XRVicAus#ClimateEmergencypic.twitter.com/V7EEXYrYao
— Jane Morton (@SafeClimate) October 9, 2022
Maiatzaren 30an hasi zen mugimendua: emakume zaharrez mozorroturiko ekintzaile batek tarta bat bota zion Leonardo da Vinciren Mona Lisa margolanari, Parisko Louvre museoan. Gizakiak planeta suntsitzen ari direla salatu zuen erasotzaileak.
Someone smashed a cake on Mona Lisa... pic.twitter.com/4NpztMCJEG
— Klevis (@klevisl007) May 29, 2022
Ekainaren 29an, bi ekintzailek eskuak itsatsi zituzten XIX. mendeko margolan batean. Just Stop Oil taldeko kideak ziren. Erregai fosilak erabiltzeari uzteko eskatzen du taldeak.
Laster hasi ziren beste lekutan ekintza mota berdina erabiltzen, hainbat artelan erabilia: Turnerren margolan bat Manchesterko (Ingalaterra) Art Galleryn, Van Goghen lan bat Londresko Courtauld museoan, eta John Constableren artelan bat hiri bereko National Galleryn. Horrez gain, Leonardo da Vinciren Azken Afaria irudiaren kopia bati, maisuaren ikasleetako batek eginikoa, Royal Academy of Arts museoan.
Italian ere, Ultima Generazione taldeko kideak Botticelliren Udaberria lana erabili zuten, euren mezua zabaltzeko.
Galleria degli #Uffizi: Laura e Simone si incollano alla Primavera di Sandro Botticelli.
— Ultima Generazione (@UltimaGenerazi1) July 22, 2022
Se il clima collassa, collassa l'intera civiltà per come la conosciamo. Non ci sarà più turismo, né musei, né arte. #clima#caldo#siccità#climateEmergency#A22Networkpic.twitter.com/gd4lp7lkAr
«Klima hondoratzen bada, ezagutzen dugun zibilizazioa hondoratuko da», idatzi zuten. «Ez da turismorik, museorik edo arterik egongo».