Tomas Garbizuren obra ezezagun bat berreskuratu dute

Josu Okiñena. A. CANELLADA / FOKU.
2019ko azaroaren 28a
00:00
Entzun
MUSIKA. Tomas Garbizu artista eta konpositorearen obra argitaratu gabeko bat berreskuratu dute Jon Makuso eta Josu Okiñena musikari eta ikerlariek. Biolin eta orkestrarako lehen euskal kontzertua da obra hori, eta hiru urte baino gehiagoko lanaren ondoren aurkeztu dute.

30 urte igaro dira Garbizu hil zenetik, eta, hain justu, haren heriotzaren urtemugaren harira aurkeztu dute obra, Musikenen, Donostian. Jatorrizko eskuizkribua, euskal musikan espezializatutako OE argitaletxeak argitaratuko partitura, eta haren jaioterrian, Lezon, egingo den kontzertuaren eta hitzaldiaren data aurkeztu dituzte.

Makuso hasi zen Garbizuren ibilbide musikala aztertzen; izan ere, biolinista da, eta biolin eta orkestrarako obra horri erreparatu ostean ekin zion ikerketari. Patxi Intxaurrandieta eta Serafina Iribarren laguntza izan zuen dokumentuak bildu eta aztertzeko, eta bilketa horri esker aurkitu zuten eskuizkribu hori. Okiñenaren laguntzarekin egin du prozesu guztia, lan hori berreskuratu eta argitaratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.