IBBY International Board on Books for Young People erakundeak 2014ko Ohorezko Zerrendarako hautatu du Tom Sawyerren abenturak, Iñaki Mendigurenek eta Sarah Turtlek ingelesetik euskarara itzulitako liburua. Galtzagorri elkarteak sortutako Klis-Klasikoak bildumako bosgarren alea izan zen Mark Twainen klasikoaren itzulpena, eta 2012an kaleratu zuten Alberdania, Igela eta Erein argitaletxeek elkarlanean.
Gainera, euskarazko itzulpenaren Euskadi saria jaso zuen joan den urriaren 29an. Epaimahaikideen esanetan, euskal itzulpengintzak gaur egun duen mailaren «adibide egokia» da Mendigurenek eta Turtlek ondutako liburua. Elkarlanaren emaitza izan zela adierazi zuen Turtlek.
'Tom Sawyerren abenturak' liburua, IBBYren Ohorezko Zerrendan
Iñaki Mendiguren eta Sarah Turtlek Euskadi saria jaso dute Mark Twainen klasikoa itzultzeagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu