Tolosako Titirijai jaialdia hilaren 23tik abenduaren 1era izango da

Erakunde publikoen laguntza ekonomikoen zain dago Topic Nazioarteko Txotxongiloen Zentroa

Araitz Muguruza.
Tolosa
2013ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Batzar Nagusietan herenegun aho batez onartu zuten idatzian, dei egin zieten erakunde publikoei datorren urteko aurrekontuen zati bat Topic Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Zentroari emateko. Deialdi horrek esperantzari atea ireki diola adierazi du Elena Basagoitiak, Tolosako Ekinbideko zuzendariak, larri baitabil zentroa. «Dagoeneko ezin dugu patrika gehiago estutu, erori nahi ez badugu, behintzat».

Egoera horretan aukeztu dute Titirijai, Tolosako 31. txotxogilo jaialdi nazioartekoa. Gaur zortzi hasi, eta abenduaren 1a bitarte izango da jaialdia, eta hamahiru konpainiaren emanaldiak ikusteko aukera izango da. Iazkoaren aldean, bi emanaldi gutxiago izango dira, 54 guztira. Emanaldiak izango diren aretoen kopurua txikitu egin dute, eta bitan egingo dituzte emanaldiak. Horietatik 31 Tolosan izango dira, Idoia Otegi Topiceko zuzendariak azaldu duenez. «Iaz baino bederatzi emanaldi gutxiago egingo ditugu herrian, eta gainerako 23ak inguruko herrietan egingo dituzte».

Hala eta guztiz ere, kalitate aldetik, behinik behin, jaialdiak ez duela beheranzko joerarik hartu adierazi du Otegik. Argentinako La Canela konpainiaren Basilisa ikuskizunaren estreinaldia izango da jaialdiari ekiteko emanaldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.