Literaturia. Liburu aurkezpenak

Tobar-Arbulu: «Euskal estatua da bide bakarra kapitalismoari gaina hartzeko»

Saiakera bikoitza plazaratu du, mundu mailako egoera aztertuz eta Euskal Herrirako proposamen bat eginez

Irune Berro Urrizelki.
Larrabetzu
2011ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
«Kapitalismo finantzarioak lehengo kapitalismo industriala irentsi du», dio Joseba Felix Tobar-Arbuluk Finantza kapitalismoa saiakeran; obra bikoitza da, Mundu globala eta Euskal Herrirako irtenbide ekonomiko eta soziala liburukiek osatua. «Kapitalismo birtuala» ere esaten dio, «egunero bilioi bat dolar mugitzen baititu munduan, produkzioan zentimo bakar bat inbertitu gabe, espekulazio hutsez». Kapitalismo berri horren azpian «langileak ez ezik, enpresa txiki eta ertainak ere badaude». Egoera horri gaina hartzeko, «akordio estrategiko bat egin, eta politika fiskal berria ezarri behar dute zapaldutako langile eta enpresek». Hau da, «zenbat eta mozkin handiagoak, orduan eta zerga handiagoak ordaindu beharko lituzkete enpresek». Horretarako ezinbestekotzat du «euskal estatua».

'FINANTZA KAPITALISMOA'

Egilea: Joseba Tobar-Arbulu.

Generoa: saiakera.

Argitaletxea:Utriusque Vasconiae.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.