HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Oilasko hegalak'

'Tipical basque'

Idazlea: Eider Rodriguez. Ilustratzailea: Arrate Rodriguez. Argitaletxea: Erein.

2021eko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Familiako kideen arteko harremana, oilaskoaren partizioaren arabera neurtua. Harreman orekatua dugu? Adibidez, nola banatzen dugu oilaskoa etxean? Nork aukeratzen du lehen, nork azken?

Ez da txantxa. Tabua den hizketa-gaia era ulergarri eta grafikoan bideratzea lortzen du.

Mamia deskribatzeko paralelismo literario hauek erabil daitezke: Anthony Browneren Urdaburutarrak albumaren gidoia, Federico Delicadoren Ikaro albumaren ateraldi surrealista, eta Eider Rodriguezen ipuinetako giza kondizioaren hausnarketa kirurgikoa.

Irakurleen adinagatik edo, amaiera ohi baino gozoagoa izateaz bat, hausnarketa garatuko duen hari narratiboa esan dut sarreran: Labean erretako oilaskoa nola partitzen den familiako kideen artean.

Narratzaileak hirugarren pertsonan hitz egiten digu, ipuin bat kontatzen den eran, eta protagonista lau kideko familia bateko ama da. Ilustrazioen bidez ideiak edo aipuak azpimarratzen dira, eta, nola ez, irakurleari tonua (dramatismo-umore mailak) adierazten diote.

Planteamendu ausarta egiten da, haur irakurleak irtenbidea enpatia dela ulertu behar duelako, errudun sentipenean amildu ordez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.