Zinema

'The Social Network' Urrezko Globoetan nagusi

Filmik onenaren saria ez ezik, zuzendaririk onenari emandakoa, gidoirik onenenarena eta musikari dagokiona ere jaso ditu. Natalie Portmanentzat izan da aktorerik onenaren saria emakumeetan, eta Colin Firthentzat, gizonezkoetan.

2011ko urtarrilaren 17a
16:21
Entzun
Facebook sare sozialaren sorrerari buruzko The Social Network filmak eskuratu ditu sari gehien bart Urrezko Globoetan; hots, Hollywoodeko atzerriko prentsak ematen dituen sarietan. Zehazki, zinema arloko lau sari nagusi jaso ditu David Fincheren filmak: urteko film onenari dagokiona, zuzendari onenari emandakoa, gidoi onenarena (Aaron Sorkinentzat) eta musika onena nabarmentzen duena.

Nataile Portman izan da bart gaueko beste irabazleeetako bat: aktorerik onenaren saria jaso du emakumeetan, =iBlack Swan filman egindako lanagatik. Gizonetan, berriz, Colin Firth saritu dute, The King's Speech=i filmean jokatutako rolagatik.

Sari nagusien zerrenda:

Drama filmik onena:The Social Network

Zuzendaririk onena: David Fincher (The Social Network)

Drama aktorerik onena (emakumeetan): Natalie Portman (Black Swan)

Drama aktorerik onena (gizonetan): Colin Firth (=iThe King's Speech=i)

Bigarren mailako aktorerik onena (emakumeetan): Melissa Leo (The Fighter)

Bigarren mailako aktorerik onena (gizonetan): Christian BaleĀ” (The Fighter)

Komedia filmik edo musikalik onena:The Kids Are All Right

Komedia filmik edo musikaleko aktorerik onena (emakumeetan): Annette Bening(The Kids Are All Right)

Komedia filmik edo musikaleko aktorerik onena (gizonetan): Paul Giamatti

Atzerriko filmerik onena:In a Better World

Animazioko filmik onena.Toy Story 3

Gidoirik onena:The Social Network

Musikarik onena: Trent Reznor eta Atticus Ross The Social Network
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.