'The Social Network' garaile Urrezko Globoetan

David Fincherren filmak lau sari eskuratu ditu, film dramatiko onenarena eta gidoi onenarena tartean

Agentziak
Los Angeles
2011ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
Facebook sare sozialaren sorrera azaltzen duen The Social Network filma izan da aurten Urrezko Globoetan saritu nagusia. Urteko film dramatiko onenaren saria, zuzendari onenarena—David Fincherrek jaso zuen—, gidoi onenarena —AaronSorkinentzat— eta musika onenarena jaso zituen. The King's Speech lanak zuen izendapen gehien, zazpi; baina bakarra eskuratu zuen. Dramazko aktore onenaren saria eman zioten Colin Firthi.

David O. Russelek zuzendutako The Fighter lanak bi sari eskuratu zituen; bigarren mailako gizonezko eta emakumezko aktore onenarenak, Christian Bale eta Melissa Leoren eskutik, hain zuzen ere. Dramazko emakume aktore onenaren saria Natalie Portmanentzat izan en, Black Swan filmean egindako lanarengatik. Christopher Nolanek zuzenduriko Origen filmak lau izendapen zituen, eta sari bakar bat gabe geratu zen. Gauza bera gertatu zitzaion Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikarrak zuzenduriko Biutiful filmari ere, nahiz eta faboritoetako bat izan.

Iñarrituren filma faboritoa zen sari bat baino gehiago eskuratzeko, eta batez ere ingelesez besteko film onenarena irabazteko, baina, azkenean, Danimarkako In a Better World-ek irabazi zuen sari hori. Iaz bezala, Ricky Gervais aktore ingelesak gidatu zuen sari banaketaren ekitaldia, eta Robert De Niro aktorea izan zuen alboan, bere ibilbidearengatik saritu baitzuten aktore estatubatuar beteranoa. Aho bilorik gabe hitz egiten abila dela erakutsi zuen beste behin Gervaisek, eta, besteak beste, Robert Downey Juniorren iragana, Charlie Sheenen festetarako zaletasuna edota Cherren kanturako gaitasun falta izan zituen mintzagai, ironia puntu handiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.