Kritika. Musika

The Neutrals

The Neutrals / 'New Town Dream'
2024ko ekainaren 16a
05:10
Entzun

THE NEUTRALS

'New Town Dream'
Diskoetxea: Slumberland Records.

Kalifornian eratutako banda izanagatik ere, Britainia Handiko kutsua haizatzen du iraupen luzeko bigarren lan honetan bere zirrikitu guztietatik; bestek beste, abeslaria eskoziarra delako. Aurrekoa baino ahaltsuagoa da soinu aldetik, ekoizpenean egin duten esfortzua tarteko. Edukiari dagokionez, 70eko eta 80ko urteetako olatu britaniarretik edaten du taldeak, psikodelian, mod kulturan eta post-punkean bustitako hamahiru bala kiriotsu eta melodiko tirokatzeko, baina bestelako estiloetatik ihesi egin gabe; esaterako, diskoari izenburua ematen dion kantuak dub oihartzun gizenak transmititzen ditu. Television Personalitiesen jarraitzaileak liluratuko ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.