Kritika. Musika

The Burning Hell

the burning hell / 'Ghost pallace'
Andoni Tolosa.
2025eko martxoaren 16a
04:30
Entzun 00:00:0000:00:00

THE BURNING HELL

'Ghost Palace'

Diskoetxea: BB*Island.

Urte batzuk daramatzate Mathias Kom eta Ariel Sharrattek hezurmamitzen duten The Burning Hell taldekoek pop-folk aldian energetikoa, aldian onirikoa egiten. Kanadarrek 2007an kaleratu zuten lehenengo lan luzea, eta hauxe da haien 11.a, hortik atera kontuak. Doinu jostalariak dira, askotan Eskoziako pop dotoreenaren oihartzunak dituztenak, baina lotsarik gabe mugitzen direnak genero eta estilo anitzen artean, betiere pulamentuzko akustikotasunean oinarrituta. Hori dela eta, disko hau entzutean, kontuan hartu jauzi estilistiko bat baino gehiago egingo duzula eta komenigarria dela kantuok aurreiritzi askorik gabe entzutea, dagokien freskotasunarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.