Musika. Testurak
Testuren bilaketa etengabea
Non: Azpeitiko Dinamoa Sormen Gunean. Noiz: Ostiralean, 20:00etan.
Agian topikoa izango da, baina ni neu naizena islatzen saiatu naiz», halaxe deskribatu zuen Ander Mujika Testurak proiektuaren bultzatzaileak proiektuaren funtsa martxoan.Mujikak berak, Felix Buff musikariak, Johaness Buff ekoizleak eta Maialen Belaustegi artistak osatzen dute Testurak. Martxoan sormen egonaldia egin zuten leku berean, Azpeitiko Dinamoa Sormen Gunean, aurkeztuko dute euren lana etzi. Giroak eta atmosferak landu dituzte batik bat proiektuan, Mujikak sortutako «zirriborroetatik» abiatuta. Sei soinu piezek eta kantu batek osatzen dute diskoa, eta hori zuzenekora eramateko prozesuan pista bakoitzaren testurak hartuko du garrantzia. Musikariak publiko artean kokatuko dira, eta Johaness Buffek izango du musika ororen kontrola. Aldi berean, Belaustegik transparentzien proiektore batekin erantsiko die bere testua abestiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu