Teresa Calok 'Marta ispiluaren aurrean' antzerkirako obra kaleratu du

Hilda dagoen 17 urteko neska bat anorexiaz eta bere bizitzako azken hilabeteez mintzo da bakarrizketa batean

Erredakzioa
Donostia
2012ko apirilaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Marta 17 urteko nerabe anorexiadun bat da. Hilda dagoena. Bakarrizketa batean, baina, bere bizitzaren azkeneko hilabeteen berri emango du. Horixe da Marta ispiluaren aurrean antzerki obraren ardatza. Teresa Calok (Donostia, 1955) idatzi du, Elkar argitaletxeak kaleratu du Taupadak 33 bildumaren bidez, eta Mitxel Murua arduratu da euskarara itzultzeaz. «Anorexiaren arazoak asko kezkatzen nau», esan zuen Calok aurkezpenean. Hori dela eta, «mundu horretan» sartzeko ideia kendu nahi die egileak nerabeei. Horretarako, gaixotasuna barregarri uzten saiatzen da protagonista, «nerabeek barregarri geratzetik ihes egiten dutelako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.