Tarregako (Herrialde Katalanak) Fira kale antzerkiaren azoka izanen da irailaren 5etik 8ra, eta Euskal Herriko talderik ere izanen da, urtero bezala. Hortzmuga Teatro, Ertza eta Cielo Raso konpainiek beren lanak erakusteko aukera izanen dute. Jaurlaritzaren Euskal Teatroa ekinbidearen bidez parte hartuko dute.
Hortzmuga Teatroa konpainiak Yo estuve allí y... no lo contaron como yo lo ví (Han izan nintzen eta... ez zuten nik ikusitakoa kontatu) obra eskainiko du ostiralean eta larunbatean. Boterearen, politikaren eta komunikabideen arteko harremanen inguruko hausnarketa eginen dute Arantza Goikoetxea, Nabar Zarraga, Aritz Rodriguez, Alex Antunez eta Iñaki Aguimaga aktoreek.
Ertzak, berriz, hiri-dantza ikuskizuna eginen du, 4x4 izeneko lanean. Asier Zabaletaren koreografiak taularatuko dituzte Chimid Badmaev, Pedro Alfonso Vilas, Sergio Nguema eta Thiago Luiz Almeidak. Desberdinak izateko eskubidea aldarrikatuko dute, umorea eta dantza batuz.
Cielo Raso konpainiak Carnaval (Inauteria) lana aurkeztuko du Katalunian irailaren 6tik 8ra. Igor Calongek zuzendutako obra horretan Dacil Gonzalez, Daniel Abreu eta Calongek berak parte hartuko dute.
Tarregako kale antzerkiaren azokan ariko dira Hortzmuga, Cielo Raso eta Ertza
Euskal Teatroa ekinbidearen bidez joango dira hilaren 5etik 8ra bitarte egingo den nazioarteko jaialdira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu