Brighton hiriak eman duen talde sorta oparoko beste bat da Porridge Radio. Dana Margolin gitarrista eta abeslaria du buru 2015ean sortutako talde ingeles horrek, eta Georgie Stott (teklatua), Maddie Ryall (baxua) eta Sam Yardley (bateria) musikariek osatzen dute proiektua.
Misery Radio (Eyeless, 2015) izan zuten estreinako diskoa, eta urte berean kaleratu zuten I'm Not Sure Anymore autoekoitzitako lana ere. Every Bad heldu zen gero, 2020ko martxoan, eta gogoz txalotu zuen kritikak. Orduztik, hiru single hauek ere plazaratu dituzte: Good For You, 7 Seconds eta The Last Time ISaw You (O Christmas).
Xuxurlak eta urratuak uztartzen ditu taldearen indie rock musikak, eta Yeah Yeah Yeahs, PJ Harvey eta Big Thiefen ondoan jarri izan dituzte horregatik maiz. Distortsioetara ere jotzen dute hala behar dutenetan, eta Margolinen kantaera indartsuak harilkatzen du guztia.
PORRIDGE RADIO
Tarratatutako indie rocka
Noiz: azaroaren 29an, asteartea, 20:30ean. Non: Dabadaba aretoan, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu