Sei ahots talde eta hamabi ganbera abesbatza lehiatu dira Tolosako 54. Abesbatza Lehiaketan, eta talde bat nabarmen gailendu da: Suhar Gizon Korua. Bost sari irabazi ditu: Eusko Jaurlaritzaren saria, Xabier Sarasolaren Ipar haize hotz zuri abestiaren interpretazioagatik; ganbera abesbatzarik onenen bi sariak, polifonia eta folklore sailetan; entzuleen saria; eta Kutxa sari nagusia. Gainera, azken sari horri esker, irailaren 14an Bulgariako Varnan egingo den Abesbatza Kantuaren Europako Sari Nagusirako izendapena ere eskuratu du.
Ahots taldeei dagokienez, musika erlijiosoan Italiako Coro Giovanile With Us taldea nagusitu da, eta musika profanoan, berriz, Filipinetako Male Ensemble taldea.
Jarraian zerrendatuta daude saridun guztiak:
Euskal abesti baten interpretazio onenaren saria:
Suhar Gizon Korua, Ipar haize hotz zuria abestiarengatik.
Musika erlijiosoan:
Sari nagusia: Italiako Coro Giovanile With Us.
Bigarren saria: Filipinetako Male Ensemble.
Hirugarren saria: Erresuma Batuko Phoenix Consort.
Musika profanoan:
Sari nagusia: Filipinetako Male Ensemble.
Bigarren saria: Italiako Coro Giovanile With Us.
Hirugarren saria: Erresuma Batuko Phoenix Consort.
Ganbera abesbatzak, polifonia sailean:
Sari nagusia: Suhar Gizon Korua.
Bigarren saria: Txinako Shanghai Rainbow Chamber Singers.
Hirugarren saria: Finlandiako Somnium Ensemble.
Ganbera abesbatzak, folklore sailean:
Sari nagusia: Suhar Gizon Korua.
Bigarren saria: Japoniako La Pura Fuente Choir
Hirugarren saria, ex-aequo: Finlandiako Somnium Ensemble eta Txinako Shanghai Rainbow Chamber Singers.
Kutxa sari nagusia:
Suhar Gizon Korua.
Entzuleen saria:
Suhar Gizon Korua.