Musika. Altarage

'Succumb'

Diskoetxea: Season of Mist.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2021eko maiatzaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Etxetik mundurako atea irekitzen duten hainbat metal talde daude gurean. Bilboko Altarage bandak Frantziako diskoetxe ezagun baten babesa lortu zuen distortsio astunen zama nazioartean arintzeko. Succumb laugarren diskoa elkarrekin argitaratu duten hirugarrena da, eta zuri-beltzetik atera badira ere, iluntasunak bere horretan dirau. Magno Evento abestiak ondo islatzen du hirukoaren proposamen basatia. Black, death eta doom metal disonanteak burmuinak leher ditzake. Gordintasunaren espiralak askotariko erritmoak ditu. Batzuk azkarrak eta latzak, eta beste batzuk geldoak eta pisutsuak. Anonimotasunean eta aurpegia estalita jarraitzen dute musikariek. Zurrumurruen arabera, Horn of the Rhino eta Wormed bandekin lotura izan zuten iraganean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.