Soziedad Alkoholikaren Madrilgo kontzertua bertan behera utzi dute

Hiru aretotan saiatu dira emanaldia antolatzen, eta guztiek Poliziaren mehatxuak salatu dituzte

Erredakzioa
Donostia
2013ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Soziedad Alkoholikak Madrilgo Rockitchen aretoan jo behar zuen bihar, baina kontzertuaren sustatzaileek bertan behera utzi dute emanaldia «jasotako mehatxu eta presio polizialengatik». Aurretik beste bi aretotan saiatu dira kontzertua antolatzen, baina haietan ere ezin izan dute aurrera egin. «Jakingo duzuenez, legezko bideak erabiliz isilarazi nahi izan gaituzte, baina beren legeek beti arrazoia eman digute, eta askatasunez adierazteko zein edozein lekutan jotzeko eskubidea ematen digute», adierazi du taldeak ohar bidez.

Hau ez da S.A. taldeari Espainian jotzea debekatu dioten aurreneko aldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.