'Sortuko dira besteak'-ek Joxan Lizarribar omenduko du gaur, Tolosan
Urdangarin, Petti, Prat, Irazusta, Sardui, Ducau eta Elorrieta ariko dira, eta Harkaitz Canok testuak irakurriko ditu
Sortuko dira besteak ikuskizunak Joxan Lizarribar BERRIA Taldeko Administrazio Kontseiluko presidente zena omenduko du gaur, Tolosako Leidor antzokian ( 20:30), Lizarribar ikuskizun horren «defendatzailea» izan zela gogora ekarriz. Mikel Urdangarin, Petti, Olatz Prat, Arantxa Irazusta, Alex Sardui, Mixel Ducau eta Eñaut Elorrieta ariko dira, eta Harkaitz Canok emanaldirako propio prestatutako testu batzuk irakurriko ditu. Euskal Herriko doinu ezagunekin batera, ingelesezko klasikoak ere entzun ahal izango dira emanaldian, euskarara moldatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu