Irudia. Iruñea

Sorterrian jaso du saria Teresa Catalan musikagileak

JAGOBA MANTEROLA / FOKU.
2022ko irailaren 28a
00:00
Entzun
Teresa Catalan musikagile eta irakasle iruindarrak sorterrian jaso zuen, atzo, aurtengo Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien saria. Konpositore eta hezitzaile gisa ez ezik, «kulturarekin duen konpromisoagatik» ere erreferentea dela adierazi zuen epaimahaiak saria hari emateko erabakia arrazoitzeko orduan. Nafarroako Museoan iluntzean egin zuten ekitaldian eman zioten garaikurra. Gazte Saria atalean, berriz, Imanol Zubiauz Arte Ederretako doktoreak jaso zuen aitortza, Pidgin izeneko ikerketa proiektuarengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.