HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Begiak itxita hegan'

'Some Like It Hot'

2016ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Idazlea: Leire Arano. Ilustratzailea: Aitziber Alonso. Argitaletxea: Ibaizabal.

Iirudi handiz lagundutako testu laburrekin osatzen ari den Txirrista bildumako bosgarrena da Begiak itxita hegan. Ez dakit album ilustratu izatera iristen den; marrazkiek berebiziko indarra dute, nahiz eta irudiak begiratu gabe ere mezuaz guztiz jabetu daitekeen.

Muinean haur baten ezinegona dago, bere buruarekin duen identitate borrokaren isla dena. Mutila izanik, ez ditu bere generoari izendatu ohi zaizkion rolak maite, eta, esaterako, gona janztea desiratzen du. Arazoaamesgaizto batekin aurkezten zaigu, eta burutazio batekin askatzen.

Testuaren pasarte gehienak ametsezko edota irudimenezko eremuetan josita daudenez, haur protagonistaren ingurua apenas ezagutzera iristen garen, eta horrek, irakurketa arintzeaz gain, fokua gaitik ez aldentzen laguntzen du. Gaia hain zehatza izanik ere, obra honek baditu gutxienez bi aurrekari euskal sortzaileen eskuetatik etorriak, Mikel eta Mikaela, eta Markos kantinera, rol banaketa zurrunek gure egunerokoan duten pisuaz hausnartzeko baliagarriak direnak, ez bakarrik Irun eta Hondarribian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.