KRITIKA. Haur eta gazte literatura

'Sitcom' horietako bat

'LINA PLASTILINA'
'Lina plastilina' liburuaren azala.
2023ko abenduaren 24a
05:25
Entzun

'Lina plastilina'

Idazlea:Izaro Arroita. Ilustratzailea: Josevisky. Argitaletxea: Elkar.

Liburu honetan murgiltzen bazara, prest egon behar duzu fantasia dosi handi xamarra onartzeko, liburuak hainbat lizentzia —oso zilegi direnak— hartzen baititu espazioari eta materiari dagokienez.

Liburua bi partetan banatuta dago, abentura banarekin, segidako kronologian.

Lehen partean, protagonistaren eraldaketa aurkezten zaigu aurrenik —superheroi baten jaiotza dena—, eta segidan, abentura dator. Bigarrengoan, amaiera irekia duen beste abentura bat.

Forma eta estetika oso zinematografikoak dauzka narrazioak, gaztetxoen telesail baten modukoa, sitcom horietako batena. Era berean, superheroiaren ezaugarriak esku artean dugun liburu fisikoarekin lotuta daudenez, irudigintza ezinbesteko osagaia da. Uztarketa agerikoa da paperaren, letren eta irudien artean, eta, batzuetan, hirurak narraziorako osagai bihurtuta agertzen dira.

Ilustraziogintzak komiki erako lanketa erakusten du, marrazki-film baten fotogramak balira bezala. Narrazioari tonu mina jartzen diote, karrankaria ere bai hainbatetan, testuan dagoen gozo ukituekin kontrajartzen. Nire ustez, obra borobiltzeko oso lagungarria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.