'Sisiforen paperak' antzezlana Madrilen taularatuko dute bihar estreinakoz
ANTZERKIA. Euskal Herrian estreinatu ondotik, Euskaldunon Egunkaria-ren itxiera oinarri duen Sisiforen paperak antzezlana Madrilen emango dute lehen aldiz, bihar, Maria Guerrero antzokian. Harkaitz Canok idatzi eta Fernando Bernuesek zuzendutako lana hilaren 22ra arte taularatuko dute, gaztelerazko bertsioan. Euskaraz ere emango dute, hilaren 29 eta 30ean, gaztelerazko azpidatziekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu