PASARTE HAUTATUA

Shuntaro Tanikawa

Bi bilioi argi-urte bakardade 

2017ko azaroaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gizakiak mundu txiki honetan

lo egiten, esnatzen,

lan egiten dabiltza

eta batzuetan lagunak nahi

izaten dituzte Martitzen.

Ez dut arrastorik ere

zertan ote dabiltzan martiztarrak

beren mundu txikian

(neriri-tzen edo kiruru-tzen edo

harara-tzen).

Baina batzuetan lagunak nahi

izaten dituzte Lurrean.

Zalantzarik ez horretaz.

Grabitazio unibertsala

elkarri tiraka ari diren

bakardadeen energia da.

Unibertsoa deformatuta

dagoenez,

elkarren bila baikabiltza denok.

Unibertsoak zabaltzen jarraitzen

duenez,

ezeroso baikaude denok.

Bi milioi argi-urteko

bakardadearen zirraraz,

egin dut bat-batean doministiku.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.