Kritika. Musika

Shibari

Shibari taldearen 'Mihisean nahi gabe tatuatuak' diskoa.
Shibari taldearen 'Mihisean nahi gabe tatuatuak' diskoa.
2024ko ekainaren 23a
05:00
Entzun

SHIBARI

2020an Ondarroan sortutako hirukotea dugu Shibari. Duela bi urte atera zuten estreinako EPa, eta orain beste lan luzetxoago batekin itzuli dira. Berriz ere, zuzenekoetan eskaintzen duten indarra eta oldarkortasuna era fidelean islatu dituzte. Zati elektroakustikoak tartekatzen dituen Bizi mihisea, baina, diskoko soinuaren adierazgarria dugu: zati pausatuek post-hardcore eztandari bidea ematen diote laster, eta azken horrek sortzen duen efektua biderkatu. Kantuei entitatea emateko asmo markatua nabari da lan osoan, eta ahotsaren garraztasunari kontrapuntua ematen dioten pasarte musikalek asko janzten dituzte kantuak. Nahi gabe tatuatuak eta Maite zaitut, esate baterako, bereziki gomendagarriak dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.