Mary Lou Lord
'She'd Be a Diamond'
Diskoetxea: Fire Records.
Kurt Kobain, Ellioth Smith edo Daniel Johnstonen songwriter kutuna, ez du Bostonekoak oso emari handia; lau disko luze, hainbat single eta EP, eta han-hemenka utzitako kantuek osatzen dute haren diskografia, laburra, baina harribitxiz betetakoa. Oraintsu kaleratu duten bilduma bikoitz honetan haren kantu ezagunenen bertsio alternatiboak, B aldeak eta zuzeneko grabaketak uztartzen dira, nahikoa eta soberan haren kantuak egiteko eta emateko modu zuzenarekin berriro ere liluratzeko. Folketik pop-rockera doa, eta bidean country apur batzuekin topo egiten du, eta tartean indarrez eta lirismoz betetako melodia ederrak uzten ditu bidean. Udaberria pozten dizun disko horietako bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu