SHARP PINS
'Radio DDR'. Diskoetxea: K, Perennial.
Kai Slater estatubatuarraren egitasmoa da Sharp Pins. 2023an autoekoitzitako estreinako lana plazaratu zuen, Turtle Rock, eta orain bigarren ahaleginarekin dator. Bertan, fin-fin uztartzen ditu fidelitate txikiko melodiak eta diz-diz egiten duten gitarrak, amateur kutsuko pop pilula itsaskorrak sortzeko. 60ko urteetako melodien bristada nabaria da kantuotan, baina musikariaren jarrera eta jarduteko moduak gertuago daude punk-rocketik. Hori dela eta, zaila da kantuok kokatzea. Halere, zehaztugabetasun horrek xarma kaleidoskopikoa eransten dio diskoari, grabazioa eremu onirikoetara eramateraino. Nick Drake-ren eta Elliot Smith-en ikasle eredugarria da Slater.