Sexty Sexers taldeak bira berria ekingo du azaroan
MUSIKA. Hiru urte igaro dira Sexty Sexers taldeak azken kontzertua eman zuenetik. Taldea ez da desegin, ordea. Kantu berriak sortzen ari dela jakinarazi du, eta bira bati ekingo dio azaroaren 1ean, Bartzelonan, EH Sona jaialdian. Ondoren, Gasteizko gaztetxean eta Bilboko Kafe Antzokian ariko da, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu