Kritika. Musika

El Señor Igor

El Señor Igor musikariaren 'Ce que l'on peut faire demain' diskoaren azala.
El Señor Igor musikariaren 'Ce que l'on peut faire demain' diskoaren azala.
Andoni Tolosa.
2024ko maiatzaren 12a
05:05
Entzun

EL SEÑOR IGOR

Esan daiteke Parisko bazter auzoetako griot bat dela El Señor Igor benindarra. Umorez eta poesia urbanoz betetako kantuak egiten ditu, eta haietan nabarmentzekoa da musikariaren ikuspuntu kritikoa eta ironia zorrotza. Haren laugarren lan luzea da, aurretik zenbait talderekin lan egin badu ere, eta aurrekoen helduleku musikal berdinei eusten die: Karibeko musikak (Calypso, Reggae), Afrikakoak (Sokous...) eta folk trobadorearen jarrera. Alde horretatik, nahasketa «alaia» gertatzen dela aipatu behar, edukiz betetako kantuak izanda ere. Bai, ustez, konplikazio handirik gabeko diskoa da, eta entzun-erraza, baina mamirik falta ez duena.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.