Sei aktore sarituz itzuli dira EABren Besarkada sariak

2011n etendako sokari heldu dio berriz Euskal Aktoreen Batasunak, Bilboko Azkuna zentroan egin jaialdian

Ana Perezi eman diote Ohorezko Besarkada saria. EUSKAL AKTOREEN BATASUNA.
2020ko urriaren 14a
00:00
Entzun
ARTE ESZENIKOAK. EAB Euskal Aktoreen Batasunak atzo banatu zituen Besarkada sariak, bazkideek emandako bozen arabera, Bilboko Azkuna zentroan, Lander Otaolak eta Lander Ureñak idatzitako gidoiari jarraituz Susana Soletok, Mila Espigak, Haizea Aguilak eta Itxaso Quintanak aurkeztutako jaialdian. 2011tik besarkada saririk banatu gabe zegoen EAB, eta aurten berreskuratu egin ditu, «euskal aktoreen lana aintzatesteko». Emakumezko aktore bat eta gizonezko aktore bat saritu dituzte antzerki, telebista eta zinema arloetan.

Antzerkian, saria jaso zuten Aitziber Garmendiak (Erlauntza obran egindako lanagatik) eta Kepa Errastik (Mami Lebrun-en egindakoagatik). Telebista arloan, Itziar Ituñok (La casa de papel) eta Iñigo Aranbarrik (Ihesaldia) jaso zuten sari bana. Zinema arloan, azkenik, Miren Gaztañaga (El legado de los huesos) eta Zorion Egileor (El Hoyo) saritu zituzten.

Beste pertsona bat ere saritu zuten atzo: Ana Perezi (Irun, Gipuzkoa, 1959) egokitu zitzaion Ohorezko Besarkada saria jasotzea. Legaleon T antzerki konpainiaren sortzaileen artean egon zen Perez. Azken urteetan, hezkuntzara bideratu du jarduna, antzerki mundua alboratu gabe bada ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.