Irudia. Donostia
Sarietan ere estreinatu dira
Aurrez jakina zen: Xake Produkzioak konpainia sortu berriaren Mami Lebrun antzezlanak irabazi du aurten Donostiako Udalak antolaturiko XVIII. Donostia antzerki saria. Atzo jaso zuten Chari Goienetxeak egindako artelana eta 10.000 euroko saria, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian egindako ekitaldian. Ondoren, antzezlana eman zuten. Sariaren gainerako 2.000 euroak jasotzeko, 2020. urtea bukatu aurretik euskarazko antzerki lan bat eskaini beharko du konpainiak Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu