Irudia. Donostia
Sariak Saniee eta Sarriugarterentzat
Zilarrezko Euskadi saria jaso zuten atzo eguerdian Parinoush Saniee eta Danele Sarriugarte idazleek. Gipuzkoako Liburu Denden Elkarteak emandako saria Donostiako Udal Liburutegi Nagusiko ekitaldi aretoan jaso zuten. Arratsean, Literaktum literatur jaialdiko lehen ekitaldian parte hartu zuten bi idazle sarituek. Erraiak nobelarengatik (Elkar) jaso du Zilarrezko Euskadi saria Danele Sarriugartek, euskarazko liburuen sailean; El libro de mi destino eleberriarengatik (Salamandra) Parinoush Sanieek, gaztelaniazkoen sailean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu