Hamalau koadro baino ez ditu Antonio Maria Lekuonari eskainitako erakusketak, baina ia 120 orriko katalogoa prestatu du Bilboko Arte Ederren Museoak. Euskal kostunbrismoaren aitzindari izandakoaren lana aitortu eta ezagutaraztea izan da arduradunen asmoa. Erreskatatzea, alegia.
Gaztelera hutsez argitaratu dute papereko bertsioa, Mikel Lertxundi arte historialariaren testuekin. Euskarazko itzulpena ere prestatu dute, ordea, eta sarean jarri dute eskuragarri, osorik eta doan. Museoaren webgunean daude itzulpenak —www.museobilbao.com—, Irakurketa Aretoa sailean.
Sarean doan jarri dute katalogoko testua euskaraz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu