Sarako Biltzarra, idazle eta irakurleen topaleku
Idazleen 28. biltzarra izango da aurtengoa, eta 150 idazle ingururen lanak ezagutzeko aukera izango da
Sarako herrian (Lapurdi), Idazleen 28. Biltzarra izango da bihar. Goizeko 10:00etatik, idazleak hor izanen dira beraien liburuak aurkezteko, eta irakurleek haiekin hitz egiteko aukera izango dute. Sarako turismo bulegoak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatu dute ekimen hori, eta Euskal Herri osoko 150 idazleren lanak ezagutzeko aukera izanen da bertan. Horrez gain, liburu batzuen estreinaldia ere izango da. Horien artean, Joxemiel Barandiaranen Bosquejo etnográfico de Sara izenekoa, Euskal Kultur Erakundeak Sarako herriko etxeak eta Barandiaran Fundazioak elkarrekin ekoitzi dutena. Joxemiel Barandiaran 1940an etorri zen Sarara, eta 1953an itzuli zen sorterrira. Bertan bizi izan zenean landu zuen argitaratuko den liburua.Frantsesezko itzulpena egiteko proiektua Jean Aniztobehere Sarako auzapez ohiak abiatu zuen, eta, ondoren, Kattalin Totorikak segitu zuen. Azkenean, aurtengo edizioan aurkitzen ahalko dena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu