Kritika. Musika

Sal del Coche

Sal del Coche / 'Ciudad de Polvo'
2025eko otsailaren 2a
04:15
Entzun 00:00:0000:00:00

SAL DEL COCHE

'Ciudad de Polvo'

Diskoetxea: Humo Internacional.

Bilboko Vulk post-punk bandarekin lotura duten Jangitz, Alberto eta Lizardik iaz plazaratutako disko interesgarrienetarikoa egin dute, jatorrizko taldean jotzen zituzten patroi angeluarrak abandonatuz, eta egitura, sonoritate eta erritmo askeetara jotzeko, betiere, ausardia nabarmena eta jarrera erabat inkonformista erakutsita. Horiek horrela, diskoan bildutako zortzi doinuek sigi-saga egiten dute askotariko putzuetan, nolabaiteko koherentzia inkoherentea haizatzeko: funk kubista, saxo hots libreak, perkusioak, hip-hop giroak... Ahaztu baino lehen, diskoa Oviedoko Humo Internacionalek plazaratu du, zeinak Tatxers nafarren grabazio berria ere argitaratu duen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.