Euskal kulturako sortzaile eta eragile ezagun ugarik hartuko dute parte Mondragon Unibertsitateak antolatuta Eskoriatzan (Gipuzkoa) egingo den EKT Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondoaren laugarren ekitaldian. Aditu titulurako ikastaroa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean egingo da urriaren 3an hasita eta 2013ko ekainaren 5a arte.
EKTren laugarren edizio honek hainbat helburu izango ditu, hala nola jaiotzatik euskaldun ez direnak euskal kulturgintzari egiten ari zaizkion ekarpenei erreparatzea, azken 50 urteotan bizi izandakoaz gogoeta egitea eta euskal kulturgintza suspertze aldera egiten diren egitasmoei begiratzea.
Horretarako, irakasle ugari ariko dira gaien arabera banatuta: Paulo Iztueta eta Larraitz Ariznabarreta (Euskal kulturgintza gerra ostean: aitzindariak); Mari Karmen Garmendia, Jose Agustin Arrieta, Josune Ariztondo, Jose Mari Iriondo eta Jose Angel Irigarai (Gogoeta iragan hurbilaz: irakaspenak); Andoni Sagarna, Josean Muñoz, Laura Mintegi, Josu Zabala, Mikel Irizar, Ramon Agirre, Eñaut Elorrieta eta Uxue Alberdi (Euskal kulturgintzaren sistemak); Bernardo Atxaga, Ramon Saizarbitoria, Asisko Urmeneta eta Anari Alberdi (Testigantzak); Oihane Perea, Josebe Altube, Patrick Queheille, Maite Davant, Amets Arzallus, Mattin Irigoien, Maider Elkoro, Sagrario Aleman, Amaia Almirall (Euskal kulturgintzaren berogailuak gertuko komunitatean); Petra Elser, Olatz Zugasti, Isa Isazelaia, Idurre Alonso, Iban del Campo eta Arantza Ozaeta (Transmisioa irakaskuntzan); eta Lorea Agirre, Julen Arexolaleiba, Andoni Eizagirre, Nekane Goikoetxea, Jon Sarasua eta Iñaki Urruzola (Sorguneak).
Irailaren 30era arte dago izena emateko epea zabalik.
Saizarbitoria eta Atxaga ariko dira Huheziko EKT graduondoan
Euskal Kulturaren Transmisioko aditu titulurako ikastaroa urriaren 3an hasiko da eta ekainean bukatu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu