Dantza

Saioa Galarragak eta Julen Murgiondok irabazi dute Euskal Herriko 46. Dantza Txapelketa

Segurako Baratze pilotalekuan jokatu da

Julen Murgiondo eta Saioa Galarraga gaur, Seguran. EUSKAL HERRIKO DANTZA TXAPELKETA
Berria
2022ko urriaren 22a
20:36
Entzun

Saioa Galarragak eta Julen Murgiondok (Bergara, Gipuzkoa) osatutako bikoteak irabazi du aur arratsaldean Segurako Baratze pilotalekuan (Gipuzkoa) jokatutako Euskal Herriko 46. Dantza Txapelketa. Irabazleek 74 puntu eskuratu dituzte guztira. Bigarren Maren Galvez lezotarrak (Gipuzkoa) eta Gorka Granado sopeloztarrak (Bizkaia) sailkatu dira 72,50 punturekin.

Bederatzi bikote aritu dira txapelketan, eta horrela gelditu da sailkapena:

1. Saioa Galarraga-Julen Murgiondo (Bergara): 74
2. Maren Alvarez-Gorka Granado (Lezo-Sopela): 72,50
3. Katerin Artola-Iker Belintxon (Oiartzun-Lezo): 70,50
4. Alaia Amubieta-Amets Amubieta (Azpeitia): 63
5. Ane Jaunarena-Endika Osa (Lezo): 62
6. Nora Aizpuru-Iker Zabala (Azpeitia): 62
7. Elaia Elorza- German Aranburu (Azpeitia): 59
8. Irati Uzkudun-Ekain Uzkudun (Zestoa-Azpeitia): 55
9. Leire Urrestilla-Iker Urrestilla (Zestoa): 51

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.