Donostiako 61. Zinemaldia

Sail Ofizialeko 'Enemy' eta 'Pelo malo' filmek ez dute distirarik egin

Sail Ofizialeko lehia hasi duten bi pelikulek ez dute ikusleen oniritzirik lortu.

2013ko irailaren 21a
08:21
Entzun

Donostiako 61. Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztu diren Enemy eta Pelo malo filmetatik batek ere ez du ikusleen   harrera berorik izan. Enemy filmak muturreko jarrerak eragin ditu, eta Pelo malo filmak, berriz, epel utzi du orokorrean jendea.

Enemy aurtengo Zinemaldian ikusgai izango diren Denis Villeneuve zuzendariaren bi lanetako bat da. Jose Saramagoren O homem duplicado eleberrian oinarrituta dago filma, eta Adam Historia irakaslearen istorioa kontatzen du. Fisikoki bere berdin-berdina den aktore bat ezagutzean, bere egunerokotasun monotonoa hankaz gora jarriko da. Identitateari buruzko hausnarketa eragin nahi du, eta tartean, hainbat misterio eta galdera aireratzen ditu. "Enemy ikus-entzule gutxi izango duen filma da", adierazi du zuzendariak.

Mariana Rondon zinemagile venezuelarraren hirugarren filma da 'Pelo malo'. Junior bederatzi urteko mutiko ile kizkurraren eta bere amaren arteko harreman liskartsua jorratzen du filmak. Mutilak eskola argazkia ateratzeko ilea lisatu nahi du, baina amari ez zaio ideia gustatzen. Amonak, ordea, guztia baimentzen dio, eta amaren estutasun ekonomikoa arintze aldera, umearen zaintza hartzea proposatuko dio. Caracasko errealitate gordina irudikatzeaz gain, amatasunaz eta emakumearen eginkizunaz gogoeta eginarazten du. Zuzendariak esan duenez, aurrejuzkuak eta intolerantzia salatuz askatasun guneak aldarrikatu nahi izan ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.