Sagues auzoan ezarri dute Nestor Basterretxearen 'Bakearen usoa'
ARTEA. Nestor Basterretxea eskultorearen Bakearen usoa obra erraldoia —zazpi metroko altura eta lau tona— Donostiako Sagues auzoko kokagune berrian ezarri zuten atzo. Egun dagoen gunetik gertu kokatu zuten 1988an, inauguratu zutenean, Zurriolako pasealekuan; baina 1993an, Kursaaleko kuboak eraikitzeko lanengatik, Amarako Aita Donostia plazara eraman zuten, eta hantxe izan zen iazko azarora arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu