Sabotajea, jabetzea eta borroka kalean

Sra. Polaroiska arte kolektiboaren 'Pilota Girls' bideo lanak irabazi du aurtengo Ertibil Bizkaia saria

Sra. Polaroiska arte kolektiboko kideak, atzo, erakusketaren inaugurazioan. MARISOL RAMIREZ/ ARGAZKI PRESS.
Bilbo
2012ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Sabotajearen ideiatik abiatuta, Sra. Polaroiska kolektiboak emakume askok beren lanbideetan jasan behar izaten dituzten trabak azaleratu nahi izan ditu Pilota girls bideo lanean. Emakumeok generoa dela-eta pairatutako diskriminazioa salatzearekin batera, espazio publikoaren birjabetzea aldarrikatu dute Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe kolektiboko artistek. LanakForu Aldundiak ematen duen Ertibil Bizkaia saria jaso du, eta irailaren 2ra arte egongo da ikusgai Bilboko Rekalde Aretoan, Ertibil Bizkaia 2012 erakusketa ibiltariaren barne. Jon Macarenok eta Mikeldi Perez Urquijok irabazi dituzte bigarren eta hirugarren sariak, hurrenez hurren.

Bideoklipen mintzaira eta zinema-lengoaia baliatuta, espazio publikoaren jabetzea egin dute jabetze hori. Bilboko hirian barrena, pilotan ikus daiteke Patri Espinar pilotaria, erakundeen eta multinazionalen eraikinetako hormen kontra: «Sabotajearen ideia interesatzen zitzaigun, eta hiriak, arkitekturak eta, oro har, urbanoak jartzen dituen trabak, emakumeak beren lanetan izatendituzten oztopoen analogiatzat erabili nahi genituen», argitu du Ibarretxek. Beren lana emakume pilotari baten inguruan egituratu badute ere, haien iritziz, edozein emakumeren bizitzara eta lanbidera estrapolatu daitezke baldintza horiek.

«Birus bat birsortu nahi izan dugu, espazio publikoaren jabetzea aldarrikatuta», azaldu du Ibarretxek. Espazio publikoaren jabetzea egitearekin batera, eta Sabotajearen ideia indartuz, Beastie Boys taldearen Sabotage abestia hartu dute bideorako. Kantaren bertsioa egin dute, letraren zenbait zati aldatuta, eta Ibarretxek berak kantatu du abestia.

Bigarren saria, berriz, Jon Macarenok jaso du. «Espazio magikoa eta basatia» sorrarazi eta gizakiaren eta naturaren arteko harremanean sakondu nahi izan duela azaldu du. Horretarako, orangutan baten bustoa zizelkatu du altzairu herdoilgaitzarekin. Azaldu duenez, metalaren erabilera eta eskulturaren forma organikoaren artean, nolabaiteko «tentsioa» sortzen da, eta horrek lana indartzen du.

Mikeldi Perez Urquijok irabazi du hirugarren saria, Mupi 2 margolanarekin. Horren bidez, euskarri publizitarioak izan ditu gogoan eta argiak erakusten dituzten irudietan sortzen dituen deformazioak irudikatzen saiatu da, bolumenekin eta koloreekin jolastuz.

Erakusketak Basaurin egin zuen lehenengo parada, eta gaurtik etairailaren 2 bitartean Bilbon ikusi ahalko da. Gerora, Bizkaiko zenbait herritara eramango dute; besteak beste Sestao, Zornotza, Lekeitio, Derio, Galdakao, Portugalete, Ortuella eta Gernika-Lumon jarriko dute ikusgai.

Guztira, euskarri eta formatu anitzeko hogei lan bildu dituzte. Hala, formalki eta kontzeptualki oso lan ezberdinak ikus daitezke.Bide horretan, erakusketak Euskal Herriko eta atzerriko artista gazteen joeretako batzuk islatzen ditu. Oro har, margolanak, eskulturak, bideo lanak eta argazkiak ikus daitezke. Besteak beste, Saray Blades,Karlos Martinez B eta Ana Riañoren lanakaukeratu dituzte. 101 artistak hartu dute parte aurtengo edizioan, 138 lanekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.