Sabicasen omenezko flamenko jaialdia egingo da Iruñean asteartetik igandera

MUSIKA. Agutin Castellon Campos Sabicas gitarrista iruindarraren (1912-1990) omenez, Flamenko on Fire jaialdia egingo da Iruñean asteartetik igandera. Baluarte eta Ziudadelako oholtzetan arituko dira, besteak beste, Jose Merce, Tomatito eta Solea Morente y Los Evangelistas. Asteartean bertan, gainera, Sabicas Etxea inauguratuko dute Iruñean. Kontzertuak, hitzaldiak, erakusketak eta beste egingo dira hor.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu