SABA AND NO ID
'From the Private Collection of'
Diskoetxea: Artium / Pivot Gang.
Chicagoko hip-hop kulturako izen garrantzitsuak dira No ID eta Saba. Lehenengoa aitzindaria da; bigarrena, berriz, belaunaldi gazteen ordezkaria da. Bien arteko elkarlana mixtape baten gisara sortu izanagatik ere, grabazioa obra esanguratsu bilakatu da, urteetako lankidetzaren ondorioz. Ekoizpen eztia da From the Private Collection of, batez ere soul giroetan bustita datorrelako, funk estiloko bateriak, jazz pasarteak eta askotariko sampleak ahaztu gabe. Saba bikain ari da, emakumezko ahotsez lagunduta, eta haren etorria sustengatzen duen oinarriak hamaika ñabardura biltzen ditu, neo-soul estilora gerturatzeraino. 2025eko onenen artean egongo da.