Musika

Ruper Ordorikak 'Bakarka bi' diskoa plazaratu du

'Bakarka' diskoaren (Elkar, 2018) haritik, bere ibilbideko beste kantu adierazgarri batzuk grabatu ditu, gitarra hutsaren laguntzaz.

Ruper Ordorika zuzenean, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO / FOKU.
Ruper Ordorika zuzenean, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO / FOKU
garbine ubeda goikoetxea
2024ko martxoaren 1a
12:00
Entzun

Aste hasieran zabaldu zuen Ruper Ordorikak Bakarka bi disko berriaren aurrerapen kantua, Erruduna, eta dagoeneko albuma osorik jarri du sarean entzungai.

Besteak beste, Alberto Caeiroren bisita, Erruduna, Zaldiak negarrez eta Zaindu maite duzun hori abestiak bildu ditu musikariak argitaratu berri duen diskoan. Kanta berri bat ere badakar: Artista baten istorioa, Daniel Johnstonen abestiaren bertsioa. Lehen albumean bezala, hau ere Azkarateko Mamia estudioan grabatu, nahastu eta masterizatu du, Jonan Ordorika zenaren eskutik.

Duela ia sei urteko Bakarka-ko hartan batutako hamar kantuak eta Bakarka bi honetara ekarritako hamabiak LP bikoitz formatuan aterako ditu laster.

Ruper Ordorikak ez dio taldean jotzeari utzi, baina 2013an, giro intimoago baten bila, musikari laguntzailerik gabe ere hasi zen oholtzaratzen. Molde horren fruitu dira Bakarka izenpeko bi diskoetan egindako lanak, denak ala denak 45 urteko ibilbidean sonatu izan direnak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.