KRITIKA. Musika

Ruper Ordorika

2024ko martxoaren 17a
05:20
Entzun 00:00:0000:00:00

ruper ordorika

Ruper Ordorikak bakarkako bigarren diskoa argitaratu berri du, talde formatuan disko andana egin ostean. Bakarkako kontzertuak emateari ekin zionean hasi zen abesti ezagunenak gitarraren eta ahotsaren formatu sinple bezain intimora moldatzen, eta horren emaitza izan zen Bakarka diskoa, 2018an. Horren jarraipen bezalako bat da Bakarka bi hau, 45 urteko ibilbide luzean sortu dituen abesti esanguratsu asko —ezagun eta baita ez hain ezagunak ere— molde honetara ekarriz. Ez da izugarrizko berrikuntza, baina Euskal Herrian Ordorikaren zale mordoxka horri beste behin gozatzeko parada eskaintzen dion lana da, bakarkako formatura bikain moldatuak baitira, sinpletasunetik, baina nortasun handiz. Altxor txiki horietako bat.

Ruper Ordorikaren BAKARKA II diskoa
Ruper Ordorikaren 'Bakarka bi' diskoa.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.