Rukula

'Rukula'

Argitalpena: Autoekoizpena.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2017ko otsailaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Entsalada dantzagarri bat da Rukula laukotearen musika. Haiek esana da, eta, noski, hitzez azaltzea baino hobe izaten da entzutea. Usurbilgo eta Lasarteko baratzetan jasotako barazkiekin, sei errezeta aurkeztu dituzte lehen diskoan. Musika instrumentalaren sukaldean rock, funk eta stoner osagaiak erabili dituzte. Jolastuz, era librean, bihurrikeriak egin dituzte. Missil(e) ez da hasi bezala bukatzen, distortsioak bateriaren erritmo aldaketarekin baretzen direlako. Dantza pistarako balio dute Karamel gozoak eta Tu gran papa gartsuak, riffak tartekatuz eta atsedenerako tartea hartuz. Izenengatik bakarrik ez, mamiagatik ere errezeta berezienak dira Oilo bus tee eta Balkan reggae town. Menua erakusteko plaza dute oholtza, eta ederki moldatzen dira. Ahotsik gabeko musikak behar duen gatza eta piperra dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.