Ruben Ostlunden 'The Square' filmak sei sari lortu ditu Europako Zinemaren jaian

ZINEMA. Berlinen banatu zituzten Europako Zinemaren sariak iragan larunbatean. Ruben Ostlund suediarraren The Square filmak sei sari eskuratu zituen; film, komedia, zuzendari eta gidoi onenarenak Ostlundek berak eskuratu zituen. Claes Bang aktore daniarrak irabazi zuen gizonezko aktore onenarena eta Josefin Asbergek ekoizpen diseinu onenarena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu