Rodrigo Cuevas, Rebeca Lane eta Olaia Inziarte ariko dira Atlantikaldian

Hamargarren aldia beteko du jaialdiak. Irailaren 14tik 17ra egingo dute, Errenterian (Gipuzkoa).

Olaia Inziarte musikaria. OLAIA INZIARTE
Olatz Enzunza Mallona.
2023ko ekainaren 14a
14:29
Entzun

Atlantikaldia kultur topagune eta musika jaialdiaren hamargarren ekitaldia egingo dute aurten. Bitakora lelopean, itsas ibilbide luzeetan marinelek erabiltzen zituzten bidaia koadernoei egin nahi izan die erreferentzia, Aizpea Otaegi Errenteriako jarduneko alkateak kontatu duenez: «Bidaia koadernoan orrialde berriak idazten jarraitzeko bidelagun ezin hobeak ditugu: sortzaile, eragile eta publikoarekin batera segituko dugu gure bitakora idazten». Irailaren 14tik 17ra egingo dute, Errenterian (Gipuzkoa).

Jaialdian parte hartuko duten artisten lehendabiziko izenak iragarri dituzte antolatzaileek, eta tartean dira Rodrigo Cuevas, Femina, Aywa, Nidia Gongora, Bia Ferreira, Ede, Rebeca Lane eta Olaia Inziarte. Josean Ruiz de Azua jaialdiaren zuzendariak adierazi duenez, «plurala eta koloretsua» izango da eskaintza: «Publiko guztientzako jaialdia izan nahi du Atlantikaldiak».

Musikaz gainera, beste hainbat diziplina ere uztartuko dituzte. Besteak beste, dantza, gastronomia, kaleko artea eta kirola. Datozen asteetan emango dute horien berri. Aurreko aldietan egin legez, Itsas Elkarrizketak ere egingo dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.