'Rock Chicks. I'm Not Female to You' saritu dute Donostian

Marita Stockerren filmak jaso du musika dokumentalik onenaren saria Donostiako Dock of The Bay jaialdian

Rock Chicks. I'm Not Female to You filmeko irudi bat. BERRIA.
2023ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
ZINEMA. Marita Stockerren Rock Chicks. I'm Not Female to You filmak jaso du musika dokumentalik onenaren saria Donostiako Dock of The Bay jaialdian. Christina Rosenvingek, Dario Oliverak eta Lur Olaizolak osatutako epaimahaiak azaldu duenez, filmak «rock musika sortu zuten hainbat emakume figura» erakusten ditu, «eta bere bokazio artistikoari jarraitzea aukeratzen duen emakumeari laguntzen diola dirudien narrazio tragiko klasikotik aldentzen da». Filmak 1950eko hamarkadan rockaren bidea urratu zuten hainbat emakume ekartzen ditu lehen planora: Memphis Minnie, Big Mama Thornton, Sister Rosetta...

Film laburren atalean, berriz, Ilina Bathiaren The Color Orange lana izan da garaile.

Epaimahaiak aipamen berezia egin dio palmaresean Arriguriren Esna kanta filmari. Eñaut Elorrietak Fantasia diskorako idatzitako Esna kanta abestiaren sormen prozesuan arakatzen du film labur horrek.

Publikoak ere bere sariak ematen ditu Dock of The Bay jaialdian. Film luzerik onenaren saria Cesar Martinezen La importancia de llamarse Ernesto y la gilipollez de llamarse Eric-i eman dio, eta film laburrik onenarena, berriz, Jon Martijaren PVC eta aluminiozko zatitxoak lanari. The Window Ventanas euskal musika taldeak 1993an Suitzan egin zuen biraren berri ematen du lan horrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.