Hirugarren urtez, Blow Up Fest jaialdia antolatu dute Bilbon, rock-and-rollaren alderdirik jostariena eta gitarrazaleena lehen mailara ekartzeko asmoz. Bi egunetan banatu dute jaialdia, eta horietako bakoitzean hiruna talde igoko dira Kafe Antzokiko agertokira.
Ostiralean, Erresuma Batuko The Godfathers taldea izango da gaueko talde nagusia. 1980ko hamarkadan hasi zelarik, garai hartan oihartzun handia eskuratu zuen, batik bat Birth, School, Work, Death (1988) diskoari esker. Egun horretan bertan, Datura 4 ariko da, Don Mariani beteranoaren (The Stems, DM4) azken proiektua, baita Los Peyotes Argentinako taldea ere.
Larunbatean, berriz, The Dictators New Yorkeko punk-rock talde ezagunarekin batera, The Hangmen eta Bonzos Bizkaiko taldeak joko dute jaialdian.
Rock-and-roll festa bat izango da, finean.
BLOW UP FEST
Rock-and-rollaren eta gitarren eztanda
Non: Bilboko Kafe Antzokian. Noiz: Ostiralean eta larunbatean, 21:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu